Irakaskuntza euskaldun eta burujabea eskatu du EHEk Iruñean
Euskaraz bizi nahi dugulako, irakaskuntza euskaldun burujabea! lemapean 40 lagun inguru bildu dira Iruñean, UPNren egoitza parean. -3 gradu egiten zituen, baina hala ere hiru pankarta zabaldu zituen EHEk Vianako Printzea plazako biribilgunean. Sortzen Ikasbatuaz, Ikasle Abertzaleak eta AEK eragileak han izan dira. Iruñerriko beste eragile batzuek ere babesa eman zioten agerraldiari, besteak beste gazte asanbladak, ezker abertzalea, Bildu, jai batzordeak, euskalgintzako eragileak eta abarrek Iruñea aldeko herri eta auzoetan.
Eskola euskaldun propioaren beharra aldarrikatuko du EHEk otsailaren 3an
Euskaraz bizi nahi dugulako, eskola euskaldun eta burujabea! Hori izanen da Iruñerriko EHEk plazaratuko duen aldarria otsailaren 3an. Izan ere, euskararen normalizazio bidean eskolak euskalduntzea lehentasunezko jotzen baitu eragile euskaltzaleak. Elkarretaratzea UPNren egoitzaren aurrean izanen da, 19:00etan. Gaur goizean agerraldia egin du EHEk Nafarroako Hezkuntza Departamenduaren aitzinean, eta protestari babesa eman diote AEK, Ikasle Abertzaleak eta Sortzen Ikasbatuaz eragileek. Bestalde, Iruñerriko auzo eta herrietan hamaika atxikimendu jaso ditu eskola euskaldunaren aldeko manifestuak.
Euskalgintzako eragileak Nafarroako Hezkuntza Departamentuan
Euskaraz Bizi Eguna aurkeztu du EHEk
Donostiara joan eta Euskaraz Bizi Egunean parte hartzeko deia luzatu die EHEk herritarrei. Ehunka lagunentzako herri-bazkaria eta gaueko kontzertuak egun honetako egitarau zabalaren ikur nagusiak badira ere, aurten ‘Euskalduna naiz eta harro nago!’ lelopean egingo den Nazio Manifestazioak protagonismo berezia izango du. Eragile euskaltzaleak esan duenez, “Euskal Herri euskaldunaren bidean urrats bat gehiago eman eta euskaraz bizi den herriaren erakusleiho izan nahi du Donostian egingo dugun Euskaraz Bizi Egunak. Jaia eta aldarrikapena uztartuz, euskaltzale andana batu nahi dugu martxoaren 17an”.
Euskaraz bizi nahi dugulako, eskola euskaldun burujabea!
Iragan azaroan “euskaraz bizi nahi dugulako, eskola euskaldun burujabea!” lelopean kanpaina abiarazi genuen Euskal Herrian Euskaraz erakundetik. Iruñerriako herri eta auzoetan barna moskeo-kanpaina bat jarri genuen martxan eta kaleak aulkiz betetzen genituen bitartean, tokiko eragile ezberdinekin biltzen aritu gara aldarrikapenaren berri eman eta gure mezua jasotzen duen agiriarekiko atxikimendua eskatuz.
Mendeetako asimilazio-prozesu baten ondorioz nazio hizkuntza den euskara menpeko bihurtu da bere lurraldean eta euskal hiztunak bigarren mailako herritarrak. Lan horretan irakaskuntzak berebiziko garrantzia dauka egun, eta kanpaina honen bitartez hori salatu eta egoera gainditzeko gakoak zeintzuk diren mahaigaineratu nahi ditugu.
Burlatan, Otsailaren 3an Iruñean burutuko den elkarretaratzearen deialdia zabaldu asmoz, eragile ezberdinen babesarekin agerraldia egin genuen Urtarrilaren 21an, eta agiria herritarren artean zabaltzeko, Batzar Informatibo bat burutuko dugu Urtarrilaren 26an Axular elkartean arratsaldeko 8etan.

Vascuencearen Legearen aurkako aldarria Burlatan
Euskaraz bizitzeko eskubidearen eta hizkuntza politika burujabearen aldeko aldarriek Nafarroa garaia zeharkatu dute Vascuencearen Legea delakoaren 25. urtemugan. Ehunka euskaltzalek hartu dute parte EHEk deituriko 20 elkarretaratzeetan. Iruñea eta Lizarran 90 lagunen bueltan batu dira. Tafallan eta Tuteran egin direnak izan dira jendetsuenak eta 100 euskaltzale inguruk babestu du EHEren deialdia horietako bakoitzean. Burlatan 33 pertsona bildu ginen.
Vascuencearen legearen aurka hogei elkarretaratzera deitu du EHEk
Nafarroa osoan ozen aldarrikatuko du EHEk euskararentzako hizkuntza politika burujabea. Abenduaren 15ean mende laurdena beteko du euskararen normalizazioaren oztopo nagusi den ‘Vascuencearen Legeak’. Burlatako elkarretaratzea arratsaldeko 7etan izango da Belosoko rotondan. Read the rest of this entry
Aurrera doa ezabatu eta euskaraz bizi ekimena Euskal Herri osoan
Burlatako osasun etxean egindako ezabaketa
Burlatan osasun etxeak eta erdal eredua eskaintzen duten ikastetxeetan egin dituzte ezabaketak. Euskara baztertzen dutela salatu dute ekimen horien bidez. herriko sarrera eta irteeretan ere seinaleak euskaratu dituzte. Etxarri Aranazen, berriz, mendi martxa ezabatzailea egin dute asteburuan. Santutxun hainbat tokitan ipini dituzte pegatina eta kartelak, euskara baztertzen duten bankuetxe, kontainer, eta abarretan. Udaltzaingoari ere galdegin diote euskaraz egiteko beharra. Gasteizen, ordea, taberna eta euskaltegietan pegatinak utzi dituzte, jendeak hartu eta ezabaketak egin ditzan. Haien parean ‘ezabatu eta euskaraz bizi’ ekimenari buruzko informazioa utzi dute.
‘Euskaraz bizi nahi dugulako, hizkuntza politika burujabea’
This slideshow requires JavaScript.
“Vascuencearen Legea” delakoa 25 urte betetzear den honetan elkarretaratzea egin du EHEk Nafarroa Garaiko Parlamentuaren aitzinean. Heldu den abenduaren 15ean beteko du mende laurdena nafarron hizkuntza eskubideak zatikatzen dituen lege menderatzaileak eta horren aurrean ekimen dinamika abiatu du EHEk ‘euskaraz bizi nahi dugulako, hizkuntza politika burujabea’ lelopean.
Bizikleta martxak euskaraz bizitzeko aldarria Burlatan ere utzi zuen
Bizikleta martxaren helmuga
Ezabatu eta euskaraz bizi ekimenari hasiera emateko, bizikleta martxa egin du EHEk asteburuan Burlatatik Arrosadia auzora. Gune beltzak markatu eta euskaraz bizitzeko aldarria zabaldu dute hogei euskaltzale inguruk. Elkarretaratzearekin bukatu dute ibilbidea. Read the rest of this entry






