Monthly Archives: urtarrila 2012

Eskola euskaldun propioaren beharra aldarrikatuko du EHEk otsailaren 3an

Euskaraz bizi nahi dugulako, eskola euskaldun eta burujabea! Hori izanen da Iruñerriko EHEk plazaratuko duen aldarria otsailaren 3an. Izan ere, euskararen normalizazio bidean eskolak euskalduntzea lehentasunezko jotzen baitu eragile euskaltzaleak. Elkarretaratzea UPNren egoitzaren aurrean izanen da, 19:00etan. Gaur goizean agerraldia egin du EHEk Nafarroako Hezkuntza Departamenduaren aitzinean, eta protestari babesa eman diote AEK, Ikasle Abertzaleak eta Sortzen Ikasbatuaz eragileek. Bestalde, Iruñerriko auzo eta herrietan hamaika atxikimendu jaso ditu eskola euskaldunaren aldeko manifestuak.

Euskalgintzako eragileak Nafarroako Hezkuntza Departamentuan

Read the rest of this entry

Euskaraz Bizi Eguna aurkeztu du EHEk

Donostiara joan eta Euskaraz Bizi Egunean parte hartzeko deia luzatu die EHEk herritarrei. Ehunka lagunentzako herri-bazkaria eta gaueko kontzertuak egun honetako egitarau zabalaren ikur nagusiak badira ere, aurten ‘Euskalduna naiz eta harro nago!’ lelopean egingo den Nazio Manifestazioak protagonismo berezia izango du. Eragile euskaltzaleak esan duenez, “Euskal Herri euskaldunaren bidean urrats bat gehiago eman eta euskaraz bizi den herriaren erakusleiho izan nahi du Donostian egingo dugun Euskaraz Bizi Egunak. Jaia eta aldarrikapena uztartuz, euskaltzale andana batu nahi dugu martxoaren 17an”.

Larreategi, Lamarain eta Arrizabalaga EBEren aurkezpenean

Read the rest of this entry

Euskaraz bizi nahi dugulako, eskola euskaldun burujabea!


Iragan azaroan “euskaraz bizi nahi dugulako, eskola euskaldun burujabea!” lelopean kanpaina abiarazi genuen Euskal Herrian Euskaraz erakundetik. Iruñerriako herri eta auzoetan barna moskeo-kanpaina bat jarri genuen martxan eta kaleak aulkiz betetzen genituen bitartean, tokiko eragile ezberdinekin biltzen aritu gara aldarrikapenaren berri eman eta gure mezua jasotzen duen agiriarekiko atxikimendua eskatuz.

Mendeetako asimilazio-prozesu baten ondorioz nazio hizkuntza den euskara menpeko bihurtu da bere lurraldean eta euskal hiztunak bigarren mailako herritarrak. Lan horretan irakaskuntzak berebiziko garrantzia dauka egun, eta kanpaina honen bitartez hori salatu eta egoera gainditzeko gakoak zeintzuk diren mahaigaineratu nahi ditugu.

Burlatan, Otsailaren 3an Iruñean burutuko den elkarretaratzearen deialdia zabaldu asmoz, eragile ezberdinen babesarekin agerraldia egin genuen Urtarrilaren 21an, eta agiria herritarren artean zabaltzeko, Batzar Informatibo bat burutuko dugu Urtarrilaren 26an Axular elkartean arratsaldeko 8etan.