Category Archives: Euskaraz bizi!

Euskaldunak direla eta harro daudela ozen esan zuten hamarnaka burlatarrek jaietan

Burlatako jaietan euskaldun direnek eta harro sentitzen direnek argazki mundiala aterako dute

Sanfermin euskaldunak gozatzeko Depor taberna irekiko du EHEk

Urtero bezala, Jarauta karrikako Depor taberna irekiko du Euskal Herrian Euskarazek. Uztailaren 12an izanen da Euskaraz Bizi bazkaria, eta kontzertuak ere antolatu ditu eragile euskaltzaleak.

Zazpi egun baizik ez dira geratzen suziriak eztanda egin, eta sanferminei ekiteko. Urtero bezala, Euskal Herrian Euskarazek Depor taberna irekiko du Jarauta karrikako 78.ean. Sanfermin herrikoi eta euskaldunak gozatu nahi dituztenendako topagune izanen da taberna uztailaren 14ra bitarte, Bodegika Hezkuntza Tabernarekin batera.

Taberna irekitzeaz gain, hainbat ekimen prestatu ditu EHEk Iruñeko bestetarako. Uztailaren 12an Euskaraz Bizi bazkaria izanen da 14:40ean, eta ondotik Egurra Ta Kitto! talde azpeitiarrak kontzertua eskainiko du 19:30ean. Bazkarirako txartelak Iruñazarra eta Depor tabernetan eskuratu daitezke hamabi euroren truke.

Uztailaren 9 eta 10ean ere kontzertuak izanen dira. Astelehenean Donostiako NPJ eta Txantreako Saskarrak taldeek joko dute, eta ondoren DJaren txanda izanen da. Asteartean, berriz, Txantreako Pottoka Punk taldearen kontzertua izanen da.

Sanfermin euskaldunak gozatzeko Depor taberna irekiko du EHEk

Hiru egun baizik ez dira geratzen suziriak eztanda egin, eta sanferminei ekiteko. Urtero bezala, Euskal Herrian Euskarazek Depor taberna irekiko du. Sanfermin herrikoi eta euskaldunak gozatu nahi dituztentzako topagune izanen da taberna uztailaren 14ra bitarte, Bodegika Hezkuntza Tabernarekin batera.

Taberna irekitzeaz gain, hainbat ekimen prestatu ditu EHEk Iruñeko festetarako. Uztailaren 12an Euskaraz Bizi bazkaria izanen da 14:40ean, eta ondotik Egurra Ta Kitto! talde azpeitiarrak kontzertua eskainiko du 19:30ean. Bazkarirako txartelak Iruñazarra eta Depor tabernetan eskuratu daitezke hamabi euroren truke.

Uztailaren 9 eta 10ean ere kontzertuak izanen dira. Astelehenean Donostiako NPJ eta Txantreako Saskarrak taldeek joko dute, eta ondoren DJaren txanda izanen da. Asteartean, berriz, Txantreako Pottoka Punk taldearen kontzertua izanen da.

Iruñeko Euskal Jaia ospatuko da maiatzaren 5ean

Iruñeko hainbat eragilek antolatu dute Euskal Jaia, Euskal Herrian Euskaraz tarteko, eta lehenbiziko aldiz eginen dute Sanfermin Txikietatik at. Euskarak eta euskal kulturak dituen oztopoei aurre egiteko balioko du besta egunak. Read the rest of this entry

Euskaraz Bizi Eguneko egitaraua aurkeztu du EHEk

Doka kafe antzokian egindako ekitaldian martxoaren 17an Donostian ospatuko den Euskaraz Bizi Egunari buruzko zehaztapenak eman ditu eragile euskaltzaleak. Bidenabar, webgune berritua eta atxikipen kanpaina ere aurkeztu ditu.

Egun osoko egitaraua prestatu du EHEk martxoaren 17rako. Porrotx, hizkuntza jokabideen tailerra, Patxaranga, ehunka lagunentzako herri bazkaria, kontzertuak… denetarik izanen da aurtengo Euskaraz Bizi Egunean. Horren berri emateko ekitaldia egin zuen atzo eragile euskaltzaleak Donostiako Kafe Antzokian (Doka). Han izan ziren egitaraua osatzen lagundu duten hainbat norbanako eta eragile, hala nola, Euskaraz Bizi Egunari babes osoa agertu dion Donostiako Udaleko Nerea Txapartegi. Donostiako euskalgintzako hainbat eragiletako kideak ere hurbildu ziren; tartean Batzen, Bagerako edota AEKko kideak. Gazte Asanbladetako gazteak ere bertan izan ziren, baita Zigor Etxeburua ere Gipuzkoako Foru Aldunditik. Ez ziren faltatu Kontseiluko Idazkari Nagusi Paul Bilbao, edo EKTko Kontseilari Ordezkari Joan Mari Larrarte.

Egitaraua aurkezteaz gain, Euskaraz Bizi Egunaren baitan eginen den nazio manifestaziorako deia ere luzatu zuen Igone Lamarain EHEko kideak. Gainera, atxikimendua emateko kanpainari ekin zion. Bera izan zen webgune honetan aurki dezakezuen manifestua sinatzen lehenbizikoa. Aurkezpen hauetaz gain, webgune berrituaz ere mintzatu zen Lamarain. Atzotik goza dezakezue EHEren webguneak duen itxura berriarekin. Euskaltzale aldizkaria pdf formatuan irakurtzeko aukera eta iritzi saila dira berrikuntza nabarmenenak. Azken horretan hamabostero iritzi artikulu bat argitaratuko da, euskalgintzako hainbat lagunen kolaborazioari esker.

Egitaraua ikusteko segi irakurtzen…

Read the rest of this entry

Euskaraz Bizi Eguna aurkeztu du EHEk

Donostiara joan eta Euskaraz Bizi Egunean parte hartzeko deia luzatu die EHEk herritarrei. Ehunka lagunentzako herri-bazkaria eta gaueko kontzertuak egun honetako egitarau zabalaren ikur nagusiak badira ere, aurten ‘Euskalduna naiz eta harro nago!’ lelopean egingo den Nazio Manifestazioak protagonismo berezia izango du. Eragile euskaltzaleak esan duenez, “Euskal Herri euskaldunaren bidean urrats bat gehiago eman eta euskaraz bizi den herriaren erakusleiho izan nahi du Donostian egingo dugun Euskaraz Bizi Egunak. Jaia eta aldarrikapena uztartuz, euskaltzale andana batu nahi dugu martxoaren 17an”.

Larreategi, Lamarain eta Arrizabalaga EBEren aurkezpenean

Read the rest of this entry